Entries Tagged as ''

Reflexiones

Krisi garaietan, irudimena besterik ez da jakintza baino garrantzitsuagoa- A. Einstein

Egunotan Donostian Europar Batasuneko Lehiakortasun ministroen batzar informala izaten ari da, segurtasun neurri eztabaidatuek babesturik.

Zientziak ekonomi suspertzearekin duen konpromisoa ageriago uztea ei da asmoa. Horretarako europar zientzia eta ikerkuntza arduradunak I+G+b politikak bultzatzen saiatuko dira, antza.

Ez dira goi- mailako gizon hoiek  zertan etorri behar ideia barritzaileak krisiaren aurkako urtenbideetariko bat direla jakinarazteko.

Gure enpresa txiki eta ertainek  (ETEk) aspaldi dihardute horretan. Badakite arazo bakotzaren atzean aukera egon daitekela eta gogotsu ekinez proiektu hoiek errealitate bihurtzen direla. Beti.

Izan be,  hemengo ETEk urteak daramatzate benetako balio erantsia duten produktu eta zerbitzuak apalik lantzen. Eta halaxe jarraituko dute egiten.

 

La chica de la tirita

La nueva

Hoberena beti etortzekoa da- Fermín Muguruza

Hau blog honen post barri bat da.

Berri-kuntza Saileko Teknikari barriarena, Ane Albizu.

payola

Duela urtebete JetLagBio08 jaialdirako blogari izan nintzen, orain blog barri hau eskuartean.

Beraz, urte barriagaz batera, lanpostu barria, blog barria, baita bizipen barriak, (istripuaren ondoren) txirrindula barria, amets barriak, lehengusu barria, erronka barriak, lankide barriak (milesker harreragatik!), gailur barriak, argazki barriak, kapela barriak, dantza barriak (buelta Olaetara), iraultza barriak, ezezagun barriak, pisu barria agian, abentura barriak, …be.

Hoiexek be opa dizkitzuet bizkaittarrei lehenengo honetatik!

2010 oso on, danori!

Arbela. Bideak Eginez.