Izaroren topaketa

Sarrera honek arbela plataformaren markoan sortu den amaierarik gabeko ipuinaren bigarren kapitulua jasotzen du.

Dena neguko solstizioan hasi zen eta, momentuz behintzat, udako solstizioarekin jarraitzen du.

Lehen kapitulua gogoratzeko egin klik egin klik hemen

II. kapitulua

Izarok izar bat jaiotzen ikusi zuen gau hura gogoratzen zuen bakoitzean… emozio itzela sentitzen zuen!

Irribarre egiten zuen gogoratzen zuenean nola, hasieran, bere lagunek  barre egin zioten, nola izarrez beteriko zerutik opariak erori ziren eta nola “arbela” hark  norberak bere desiorik onenak adierazteko gauza bihurtzeko aukera ematen zuen espazioa bideratu zuen.

Ordutik aurrera Izaro ez zen inoiz “arbela” magiko horretatik bereiztu. Abenduaren 16 hartatik Izaro beti joaten zen duela 6 hilabete dena gertatu zen toki idiliko hartara. Batzuetan bakarrik, gehienetan ondo lagunduta.

Eta hori horrela zen gauez izarren distira ikustearekin makina bat amets egiten zuelako, egunsentia iristen zenean amaitzen ez ziren eta egun osoan zehar bizirik irauten zuten ametsak, alegia. Zoriren bati esker gauez ikusten zituen gauza horiek guztiak eguneko gertaerekin sinkronizatuta zeuden!

Gauez “arbelean” marrazten ziren gauza guztiak, nolabait, egia bihurtzen ziren egunez. Ematen zuen arbelaren bidez aukera zegoela  ametsetako bizitza materializatzeko.

Bizitzaz betetako 6  hil. Jardueraz, amaierarik gabeko elkarrizketaz, lagun berriz,  jaiez, ospakizunez, aitorpen kutunez, konplizitatez,… betetako 6 hil.

Baina bazegoen gertatzen ari zen zerbait leun Izaro apur bat arduratzen zuena. Hasieran ez zen ia igarri ere egiten baina, denborak aurrera egin ahala, gero eta nabarmenagoa zen.

Berak toki horretan momentu eta une guztiak gozatzen zituenean, zer zen, bada, gertatzen ari zena eta gero eta handiagoa zen egonezina eragiten ziona?

Egun baten, ideia eta ardura hori burutik kentzea lortu zuenean, gertatzen zitzaion horretaz ohartarazi zen. Nola ez zen ordura arte konturatu?

Horixe zen! Abenduaren 16an hasita eta  inolako konponbiderik gabe gauak gero eta… la-bu-rra-go-ak ziren.

Amorru biziak barrua zeharkatu zion.  Ematen zuen patuak adarra jotzen ziola eta ez ziola aintzat hartzen berak gozatzeko, amets egiteko, sortzeko… zuen grina. Hainbeste denbora bere ametsetatik urrun eta, azkenean, amets horiekin bat egitea lortzen zuenean, denbora trinkotu eta estutu egiten zitzaion.

Bere burua erabat zegoen nekatuta  eta desengainatuta. Eta sentsazio txar hartatik ihes egiteko-edo, Izaro, lehenengoz gau guzti haietan,… lo geratu zen.  Morfeok bere altzoan hartzen zuen neurrian izarrak lausotu egiten zirela igarri zuen eta loak erabat hartu zuen.

Orduan ahots kantari batek iratzarri zuen. Norbait oso irribarretsu hurbiltzen ari zen bera zegoen norabidean. Nor izan zitekeen?

Bat-batean emakume bat bere aurrean agertu zen. Izarok begiak igurtzi zituen ezin zuelako sinetsi ikusten ari zena. Beste emakumea  ere erabat zegoen paralizatuta.

Nor zen bera bezalakoa zen emakume hura, salbu eta ilehoria zelako, eta ez beltzarana?

–         Nor zara? Zizakatu zuen Izarok ahots  dardaratiz.

–         Ni Eguzki, eta zu, nor zara? Zer egiten duzu hemen, neure tokian?

–         Ni Izaro naiz eta gauero etortzen naiz hona izarrak ikustera eta nire arbelean  ametsak marraztera.

Orduan Izaro ohartu zen eguneko argiarekin bat bere arbela ispilu bihurtuta zegoela. Aldi berean, konturatu zen  6 hilabetetan lehenengoz zegoela toki hartan… egunez.

–         Hau bai dela bitxia! Ni hona goizero etortzen naiz  joan den neguan, egun baten toki honetatik paseatzen nengoenean deskubritu nuenetik gauza nintzela ispilu honetara begiratuta beste pertsona batzuen ametsak ikusteko islatuta, eta amets horiek    nireak gogorarazten zizkidaten.

Elkarri begira geratu ziren luzaroan. Uko egin zioten bertan gertatzen ari zena ulertzeari. Nahiko zuten egoera sentitzearekin, bizitzearekin.

Kapaz ziren bestearen begien sakontasunean  euren burua ikusteko.

Egoera horretatik ahots batzuen oihartzunarekin esnatu ziren eta ematen zuenean zarata hura haragotik zetorrela… konturatu ziren  sute bat egiteko egurra biltzen zuen gazte jendearen talde bat baino ez zela.

Zelai baten erdian isil-isilik elkarri adi zeuden eta ilearen kolorea izan ezik erabat berdinak ziren bi pertsonek eratzen zuten irudi bitxiarekin harritu gabe gazteek  eurekin joatera gonbidatu zituzten  urteko gaurik motzena eta egunik luzeena ospatzeko egin behar zuten sutearen inguruko jaira.

Euren buruen barruan zerbaitek eztanda egin zuen. Zer ari zen gertatzen? Zer zerikusi zuen har guztiak eurekin? Agian Izaro Eguzkiren itzala zen? Agian Eguzki Izaroren ametsen materializazioa zen? Dena al zen ametsa?

Izarok  eta Eguzkik, elkar begiratuz, momentuan jakin zuten   gau magiko hartan bien arteko elkarrizketa luzea burutu behar zutela.

Eta horregatik gainerako gazteekin bat egin zuten egur gehiago biltzeko. Gau hartan sute itzela egin behar zuten, bere argiak ebatzi gabe zituzten misterioak argitu behar zituelako.

Hau planeta osoan bizi diren Izaro eta Eguzki guztientzat da eta, halaber,  guztiok barruan ditugun Izaroren  eta Eguzkiren   atalentzat.

Discussion Area - Leave a Comment




*

Arbela. Bideak Eginez.