Topagunea: izena eta praktika

Atzo goizean oso atsegina egin zitzaidan, Topagunea erakundeko kideekin egoteko parada izan baitnuen. Oso pozgarria izan zen!

Izenari atxikiz 16 pertsona elkartu ziren benetako topagune bat eraikitzeko.

Guztion artean osatzen duten proiektuaz hausnartzeko batu ziren Premieberri ekimena barnean.

Saioaren garapena errazteko Eva Isasi aholkulariak hartu zuen gidaritza. Eta honek azaldu zuen galderak egiteko artean iaioa dela.

Dinamika ezberdinak erabiliz hainbat gai agertu ziren guztion artean amankomunean ipintzeko: adosteko eta ados ez jartzeko.

Oso era naturalean agertu ziren gaien artean hauexek azpimarratu nahi ditut:

  • Nolako ikasteko jarrera dugun?
    Nire erakundeari zer eskatzen diot ahalik eta gehien ikasi ahal izateko?
    Ze egoeratan nire burua lider moduan sentitzen dudan?
    Egoeren aurrean, zein da nire ohizko jokaera: biktima ala protagonista?
    Nolakoak garen?
    Zer falta zaigun?
    Nola ikusten gaituzte?
    Zeintzuk dira gure gaur egungo erronkak?
    Ze helburutan parte hartu nahi/ahal dut?
    Zer ikasi ahal dut besteengandik?
    Zer irakatsi ahal diet kideei?

Elkarrizketa honen bitartez kolektiboaren sinismenak mahai gainean ipini ziren. Gehiago ohartu ziren neurri handi batean gure begiratzeko erak ikusten duguna baldintzatzen digula .

Benetako helburua, sinismen horiek desafiatzea zen: mantentzeko ala aldatu hasteko.

Erronka honi eusteko hainbat bide agertu ziren:

  • Galderei erantzuteko guztion artean hausnartzea
    Gure inguruan gertatzen zaiguna arreta gehiagoz behatzea
    Nolakoak garen konszienzia gehiago irabaztea…

Saio berriak etorriko dira eztabaida hauek jarraitzeko, hausnarketak eguneroko gaiei lotzeko erronka baitute.

Niri bakarrik gauza pare bat geratzen zaizkit esateko: Topagunea-ko kideei eskertu haien ateak zabaltzeagatik eta zoriondu erakutsi zuten kemenagatik.

Ah, atsedenaldean txanpanaz ospatu ginen Egunkariaren absoluzioa! Hori bai berri ona!

One Response to “Topagunea: izena eta praktika”

  1. Eskerrik asko Borja!! Oso ondo idatzi duzu Topagunean, egin genuen lehenengo saioa, Premieberri fase piloto honetan.
    Nik naturaltasuna azpimarratuko nuke parte batetik eta gero sortu zen eztabaida aberatsa, iritzi guztiak kontuan edukita, baita diskrepantziak!!
    Honek, talde oso sanua dela erakusten du, bakoitzak baimena ematen dio bere buruari beste modu batean pentsatu ahal izateko eta mahai gainean jartzen du. Kalitatezko eta elkarrizketak sakonak eman ziren.
    Egia da, Borjak komenta zuen bezala, ez dela ohizkoa horrelako talde potentea eta osasuntzua aurkeztea. Datorren martitzenean 27an, jarraitzen dugu bigarren saioarekin. ZORIONAK Topaguneko kide guztiei!!

Discussion Area - Leave a Comment




*

Arbela. Bideak Eginez.