Topagunea 2. saioa

Atzo ekin genion 2. saioari Topagune erakundean Premieberri prozesu barruan. Goiz ederra pasatu genuen saiora Topaguneko pertsona guztiak bertaratu zirelako eta saio bizia izan zelako Eva Isasiren eskutik.

papel dorreaKontzeptu batzuen inguruan aritu ginen goiz osoan: komunikazioa, koordinazioa, entzutea, konfiantza… Nahikoa lan saio bakar baterako baina gogotsu eta alai egin genuen.

Talde-lana eginez kooperazioaren garrantzia ikasi genuen (eginez ikasi). Elkarrekin eta ondo koordinatuak gauza ikaragarriak ateratzen dira, aurreko usteak gaindituz eta denbora gutxi erabiliz.

Gero “entzute” kontzeptuaren gainean hausnasketa egiteari, eta baita praktirari ere, ekin genion. Ideia anitz atera ziren galdera hauen ildotik:

–          Zer irabazten dut nik gehiago eta hobeto entzuten dudanean?

–          Zer irabazten du besteak entzuten dudanean?

–          Zer irabazten dugu talde gisa beroa gehiago eta hobeto entzuten dugunean?

–          Zerk eragozten digu bezeroa gehiago eta hobeto entzutea?

Azkenik, jolasaren bitartez, konfiantzaren inguruan aritu ginen. Jolasak lagundu zigun besteengan konfiantza izateko zer baldintzak bete behar diren miatzeko.

Kontzeptu potoak jorratu genituen. Aberastasuna, proiektuarekiko konpromisoa eta, batzuetan, desadostasuna ere agerian geratu ziren. Saioak ez zuen inork axolagabe utzi eta jalkina egingo du.

Nahasmen puntu batekin amaitu genuen goiza baina baita jakinminez beterik eta 3. saioa gozatzeko irrikan.

Discussion Area - Leave a Comment




*

Arbela. Bideak Eginez.