Reflexiones

Krisi garaietan, irudimena besterik ez da jakintza baino garrantzitsuagoa- A. Einstein

Egunotan Donostian Europar Batasuneko Lehiakortasun ministroen batzar informala izaten ari da, segurtasun neurri eztabaidatuek babesturik.

Zientziak ekonomi suspertzearekin duen konpromisoa ageriago uztea ei da asmoa. Horretarako europar zientzia eta ikerkuntza arduradunak I+G+b politikak bultzatzen saiatuko dira, antza.

Ez dira goi- mailako gizon hoiek  zertan etorri behar ideia barritzaileak krisiaren aurkako urtenbideetariko bat direla jakinarazteko.

Gure enpresa txiki eta ertainek  (ETEk) aspaldi dihardute horretan. Badakite arazo bakotzaren atzean aukera egon daitekela eta gogotsu ekinez proiektu hoiek errealitate bihurtzen direla. Beti.

Izan be,  hemengo ETEk urteak daramatzate benetako balio erantsia duten produktu eta zerbitzuak apalik lantzen. Eta halaxe jarraituko dute egiten.

 

La chica de la tirita

One Response to “Reflexiones”

  1. Erabat ados zurekin, Ane, eta Albert Einstein-arekin ere, noski!. Krisis honetatik irtetzeko gure irudimena eta gogoa besterik ez dugu, beraz horretan dihardu beharko dugu. Generaman hazkunde ekonomiko modelo jasanezina zen. Gainera krisis honen azpian hainbat faktore ezkutatzen dira. Sakonki ulertzen badugu tresna gehiago izango dugu gogor irtetzeko krisis honetatik. Horretarako, gu ere gure neurrian saiatzen ari gara. Guztion eskuak beharko dugu!

Discussion Area - Leave a Comment




*

Arbela. Bideak Eginez.